XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiru joera horiek oro, galgarriak gertatu zaizkie bereziki nekazal-munduko emakumezkoei; euren produkzio-gaitasuna murriztua ikusi izan baitute, hala produkzio soilarekiko, nola behar hainbat elikagairen produkzioarekiko.

Aipatu hiru joeren jatorria, bestetik, honako egitate honi egotz dakioke, hots: lur-laborantza, irabaziak dirutan ortzera bideratu izanari.

Batetik, azpimarratu behar da, lur-sail asko eta asko lehen jabego amankomunekoak herriska edo aldeetako jendeak berak kontrolatzen baitzituen, eta emakumezkoen esku ere baitzeuden gobernuen zein norbanakoen erakundeen baitan gelditu direla egun.

Bestetik, argi dago, irabaziak dirutan lortzea xede duen nekazaritza horri ezinbestekoak gertatzen zaizkion baliabideen banaketa lurra, ongarriak, erregadioa eta hazi ibridoak, sexuen arteko ezberdintasunaren islada dela.

Eta, azkenik, baita esan ere, nekazaritza mekanizatzearekin bat, tradizioz gizonezkoei zegokien lana gutxiagotu egin dela, edota makinek hartu dutela haien lekua; aitzitik, ugaldu egin da emakumezkoek egin beharreko lana, euren irabaziek gora egin ez badute ere.

Aipatu joera horietan lehena, areagotu egin da zenbait garapen-estrategia dela bide; arestian esanda dugunez, zein mozkin ekonomikoekiko hazkunde brutoak onuragarri nori zaizkion zehazterakoan irizpide okerretan oinarritzen baitira.

Hala bada, jabegoaren esku-aldaketak gobernu erakundeen esku, nahiz, lurjabe partikularren esku izaki nekazal-produkzioa hobe dezake agregatu ekonomiko moduan; halere, ez digu balio, nekazal-erantzunkizunei dagokienean gizonezko eta emakumezkoen artean hautematen diren diferentzia itzel horiek aztertzeko.

Elikagai produkzioan berebiziko garrantzia duten arren, emakumezko nekazariak nekez izan ohi dira lurren jabe.

Bangldeh, India, Pakistan eta Azpi-Saharako Afrikako, nahiz Latin-Amerikao puska handi batean, esaterako, jabegoen esku-aldaketa aitaren errotikakoa izaki, bertako kultura askotxotan euren senar edo semeen bitartez baino ez dezakete eskura lurra emakumezkoek.

Iraganean, aitzitik, ohituretan oinarritzen ziren legeek nolabaiteko segurtasun eskaintzen zieten, behinik-behin, lurren jabegoari zegokionean.

Afrika eta Asiako sistima prekolonialetan, zein jabego komunalean oinarritzen baitziren, sexuaren arabera zehazten zen gizonezkoek eta emakumezkoek bakoitza bere aldetik zituzten familiarekiko erantzunkizunak betetzeko, premiazko zitzaizkien baliabideekiko eskuera.

Ondorioz, emakumezkoak banaka baino ez zitezkeen izan lurraren jabe; halere, eta komunitate bateko partaide ziren heinean, lur hori erabiltzeko eskubidea zuten, beti ere euren familiek zituzten premiak kontutan izanik.

Ghana-ko hegoaldean indarrean zeuden tradiziozko sistimen arabera, esaterako, emakumezkoek euren leinuaren arabera eskura zitzaketen lur eskubideak.

Halatan, leinuburu zuten gizonezkoari eskatzen zioten elikagairik produzitu ahal izateko behar zuten lur-saila; lur sail hori, familiaren neurria eta premien araberakoa ohi zen.

Ohitura eta praktika horiek indargabetzen joan ziren aro kolonialean sartu orduko.

Prozesu hori bizkortu egin zen, gainera, herrialde afrikarren independentzia, eta, beste zenbait eraginen ondorioz.

Heriotz-tasek behera egin zutenez gero, populazioak gorakada azkarra izan zuen, eta, ondorioz, labore-lurrekiko eskariak ere gora egin zuen.

Lurrak, ordea, emakunezkoen eskumenetik at gelditu ziren, migrazioak ugaldu egin zirelako, eta, halaber, gobernu politikek ere hobetsi egiten zutelako lurrak estatuak edota norbanakoek beregana zitzaten.